Partida erabakiorrak herriko areto-futbol txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 18:00
Insausti taberna-Asador Irigoien partidako irudia.

ISU Leihoak taldeak Gipuzkoako II. mailako finalerdia galdu zuen 2-6 Egarri tabernaren aurka

Lasarte-Oriako areto-futbol txapelketa azken fasean sartu da. Ostirala eta larunbatean, txapeldunen fasea eta kontsolazio faseko lehen partidak jokatu ziren.

Final handiari begira, Insausti Tabernak 3 eta 2 garaitu zuen Asador Irigoien taldea. Buenetxea tabernak eta Patricio Cocktail Bar taldeek, aldiz, bana berdindu zuten. Gauzak honela, ekainaren 1ean, txapelketako final nagusian zein talde egongo diren larunbatean Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko diren joaneko partidatan erabakiko da.

Finalik ez

Bestalde, ostirala egun garrantzitsua zen ISU Leihoak taldearentzat. Gipuzkoak II. mailako finalerako sailkapena zuen jokoan. Etxean jokatzeak alde egingo zuela zirudien arren, Cristian Arroyoren mutilek ezin izan zuten Egarri tabernaren aurka. Partida berdindua izan behar zuen, baina arerioak hobeto irakurri zuen partida eta intentsitatea jarri zion jokoari. ISUko kideak erantzuten saiatu arren, ez zuten atera begira zorterik izan. Azkenean, 2 eta 6koa izan zen markagailuan.