Alex Saleta Espainiako seven selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 12:12
Arg.: Beltzak Errugbi taldea

Urte ederra ari da gauzatzen Alex Saleta gaztea. Apirilean, Errusian 18 urte azpiko mailako Europako azpitxapeldun izan zen eta orain maila bereko seven selekzioak deitu du

Abuztuaren 17 eta 18an, Gdanksen, Polonian jokatuko den Europako seven txapelketarako taldea osatu eta prestatzen ari da Gorka Bueno entrenatzailea. Horregatik, aste honetan, maiatzaren 19tik 22ra Valladoliden izan den kontzentrazioan egon da lanean Beltzak ZRTko gaztea.

Bestalde, hurrengo asteburuan, goi mailako errugbiaz gozatzeko aukera izango da Michelin kirol gunean. Hirugarren urtez, Aitor Uranga Memoriala antolatu du Beltzak taldeak. Aurten Burgoseko Pingüinas eta Segoviako RAC Lobos taldeak gonbidatu dituzte.