Ohitura zahar eta berriak oholtzan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko maiatzaren 17a

Porrotx eta Marimotots. Arg.: Isaac Farre Rico

Manuel Lekuona kultur etxeko aretoa bete zen larunbat arratsaldean. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizunaz gozatzeko: 'Musua'

Haur eta helduek euskal ohitura eta jaietan oinarritutako saioa adi-adi jarraitu zuten. Emanaldiko kantuak ere ederki dantzatu eta abestu zituzten. Tamalez, Pirritx falta zen, oraindik bajan dago eta.