Zero Sette akordeoi orkestra Lleidan izan da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 12:15
Arg.: Zero Sette akordeoi orkestra

Duela hiru urtetik hona, Eskusoinuaren nazioarteko eguna ospatzen dute Cervera, Lleidan. Aurten maiatzaren 4an izan da hitzordua. 200 soinujole baino gehiago bildu dira bertan eta Zero Sette akordeoi orkestrak emanaldia eskaini du.

Zero Sette akordeoi orkestra Herrialde Katalanetan izan zen maiatzaren 4an. Cervera, Lleidako Eskusoinuaren nazioarteko eguneko ospakizunetan parte hartu zuen Zero Sette Jaiband emanaldiarekin. Nazioarteko, zein Euskal Herriko pop, rock eta folk doinuak eskaini zituzten. Zero Setteko lagunek jakitera eman dutenez, oso gustura egon dira Lleidan. 

Honez gain, Zero Setterekin bidaiatu zuten zuten Itsaso Mungia andoaindarrak eta Eneko Sota hernaniarrak Eskusoinuaren nazioarteko eguneko I. lehiaketan parte hartu eta hainbat sari eskuratu zituzten.

Bestalde,akordeoi taldeak iragarri duenez, maiatzaren 25ean, Urnietan eta ekainaren 1ean, Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan Jaibandak emanaldiak eskainiko ditu.