V. Dantzari Eguna antolatu du Erketz EDT taldeak. Aurten Kukuka Antzerki eta dantza taldeko kideak eta Oñatiko Oñatz Dantza Taldea izango dira oholtzan.
Lehenik, herriko kaleetatik desfilea egingo dute eta 19:00etan, talde bakoitzak emanalditxo bat eskainiko du.
Eguraldi txarra eginez gero, Loidi Barren pilotalekuan egingo dute.