San Pedro jaietako pilota txapelketan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 10:44

San Pedro Jaietako XXXVI. Eskupilota txapelketako izena ematea maiatzaren 14an, asteartea amaitzen da. Interesa duten gaztetxoek 17:30etik 20:00etara eman dezakete izena Michelin kirol guneko pilotalekuan

2005 eta 2010. urteen artean jaiotako herriko neska eta mutilek parte har dezakete. Partidak larunbat eta igande goizetan izango dira Loidi-Barren pilotalekuan.
Antolatzaileek ohartarazi dute ez direla txapelketako partidetan gerta litezkeen lesioen edo istripuen arduradun egingo.