'Lesbokomikia', bi ertzetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 09:30

Teresa Castrok Opil eta Muxilen binetak komiki lesbikoak aurkeztu ditu Lasarte-Orian

Lesbianak protagonista dituzte marrazkiek, eta haien ingurukoak dira istorioak. LGTBIQ+ kolektiboa bistaratzeko helburua du komikiak. Latinoamerikako ilustratzaile lesbianen lanak ere hartzen ditu; herrialde horietan kolektiboa zein egoeratan bizi diren jakinarazten du lanak.