XXXVIII. Santa Ana pala txapelketa antolatu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 7a, 13:19

Txapelketa ekainaren 3an hasiko da. Maiatzaren 24a arte izena eman daiteke kiroldegian. 

Aurten ere Santa Ana pala txapelketa antolatu du Lasarte-Oriako Udalak. Norgehiagokak ekainaren 3an hasi eta uztaila bukaera arte luzatuko dira. 

Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Orio, Urnieta, Usurbil) bizi eta 16 urte beteta dituzten gizonezkoek eta emakumezkoek parte har dezakete. 

Parte hartzeko Maialen Chourraut kiroldegian izena eman behar da, epea maiatzaren 24an amaituko da.