Hipika hastapen ikastaroa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 6a, 09:54

Ikastaroa doakoa da Udal Kirol Zerbitzuen bazkide diren neska-mutilentzat. 

 

 

Udal Kirol Zerbitzuak hipikan lehen urratsak egiteko aukera emango die 2007-2010 urteen artean jaiotako neska-mutilei. Jarduera hilaren 18an, larunbata, aurrera eramango dute 16:30etik 18:30era. Ikastaroa doakoa da bazkideentzat, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute kiroldegian, gaurtik hilaren 16a arte. Izen emate zerrenda errespetatuko dute.