2019/05/11 17:00etan

Ikuskizuna

Musua ikuskizuna

Musua ikuskizuna
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo bihurriek Musua ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak, 3,80 euro.

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?"

Sarrera hemen salgai.