Pladur eta porlan artean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 3a, 11:58

EAGI eskolako eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek paperak aldatu dituzte gaurkoan

Arkitekturako ikasleak adreilu, porlan, arrastel eta pladur artean ibili dira gaur EAGI eskolan. Arkitekto gaiek eskuak zikindu dituzte. Porlana eta kutxatila bat nola egin edo pladurra nola jarri ikasi dute. EAGIko gazteak, berriz, langileburu lana egin dute. Arkitekto gaiei gauzak nola egin irakatsi eta prozesuan zehar zuzenketak egiten egon dira.

Esperientzia hau egiten duten bigarren urtea da. Izan ere, EAGI eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoak hitzarmena baitute.