2019/05/05 11:00etan

Jaia

Azkorteko erromeria

Azkorteko erromeria
Azkorteko Santa Krutz ermita, Lasarte-Oria

Urtero bezala Lasarte-Oriako baserritarrak eta herritarrak Azkorteko Santa Krutz ermita inguruan bilduko dira. Musika eta herri kiroolak izango dira guztien gozamenerako. Jatekorik ere izango da indarrak berreskuratzeko. Igo nahi duten guztiek oinez edo autobusez egin dezakete ermitarako bidea, ez da kotxerik igotzen utziko. Autobus zerbitzua goizeko 9:00etan hasiko da, Zumaburuko autobus geltokitik irtenda. Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ekimena da.

Egitaraua:

11:00etan. Meza Alboka abesbatzaren parte hartzearekin.

12:00etan. Herri kirolak: Izeta III eta Koloma harrijasotzaileak. Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika aizkolariak. 

Ttirriki-Ttarraka taldeak girotuko du erromeria.