2019/05/05 19:30ean

Zinema

Mula filma

Mula filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Helduen zinema atalean, Mula filma ikusteko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro.

Clint Eastwood Mula filmeko zuzendari eta protagonista da. Eastwoodek aktore bezala egiten duen azken filma izan daiteke hau.

Benetako gertaera batean oinarritzen da filma. Leo Sharp Tata II. Mundu Gerrako beterano, lorezain eta narkotrafikatzaileen gidariaren bizitza ardatz hartuta, Earl Stonen istorioa kontatzen du. Nick Schenk gidoilariak gainera arrazakeriaren eta inmigrazioaren arazoa ere nabarmentzen ditu filmean.

Stonek bere lorezaintza negozioa itxi behar du teknologia berrietan presentzia duten enpresen indarra dela eta. Arazo ekonomikoek behartuta, Sinaloako narkotrafikatzaile taldearen droga garraiolari lana egitea onartzen du. Arrakasta handia du eta pixkanaka droga kopuru handiagoak garraiatzen ditu. Izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez du susmorik pizten. DEAk gidari ezezaguna harrapatu nahi du, baina ez da lan erraza izango.

Stonek gidari lanetan lortutako diruarekin, arazo ekonomikoak konponduko ditu. Era berean, lorezaintzaren erruz baztertua zuen familiari arreta ematen saiatuko da.