Domina ugari Euskadiko atletismo egokituko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko maiatzaren 3a

Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusioko sei atletek Euskadiko atletismo egokituko txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan, eta emaitza ikusgarriak lortuta itzuli dira etxera

Gorka Uzkudun pisu jaurtiketan, Ane Asensio 100 eta 200 metro lasterketan eta Xuban Santin 100 metrotan txapeldunak izan dira. Ezequiel Hernandezek 3. postua lortu du 200 metrotan. Diana Benedicto, berriz, bigarren izan da 400 metrotan. Jon Mendoza ere fin aritu da, nahiz eta lehen aldiz parte hartu txapelketan.