Harkaitz Cano saritu du 111 Akademiak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 2a, 18:20

Hiru bozkaketetan lehena izan da herritarra. 

111 Akademiako kideek Harkaitz Cano herritarraren Fakirraren ahotsa eleberria aukeratu dute iaz argitaratutako liburuen artean. Urtarrila eta apirila bitartean egindako hiru bozketa txandetan parte hartu duten 102 akademia kideen aldetik boza gehien jaso dituena izan da. Azken aukeraketan lehiakide izan du Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria.