Udal hauteskundeei begira lokala inauguratu du Podemos alderdiak. Blas de Lezo kalean dago; alderdiaren inguruan azalpenak eska ditzateke herritarrek. ADLOP Ahal Du Lasarte-Oria Puede markarekin aurkeztu zen udal hauteskundeetara orain lau urte. David Ares izango da zerrendaburua; egun zinegotzia da. Zerrenda osoa datozen egunetan aurkeztuko dute.