Lasarte-Oriako ordezkaritza zabala aritu zen joan den larunbatean Zubirin, Nafarroan. 33 kilometroko lasterketa osatu zuten: Nafarroa Extrem. Herritar gehienak Lasarte-Oria Trail elkarteko kideak ziren (irudian). Beñat Los Arcosek egin du denbora onena. Ezbehar bakarra Ibon Agirrek sufritu du; txorkatilean min hartuta lasterketa utzi behar izan du.