Herri Urratsera, autobusez Lasarte-Oriatik

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 29a, 17:17

Autobusa aterako da Tajamarreko biribilgunetik Senperera, maiatzaren 12an bertan. Ibilaldirako ere autobusa antolatuko dute, maiatzaren 19an, Lekeitiora joateko. 

Ikastolen aldeko festan parte hartzeko aitzakiarik ez dago. Ttakun Kultur Elkarteak eta Hernaniko Dobera elkarteak autobusak antolatu dituzte Herri Urratsera eta Ibilaldira joateko. Maiatzaren 12an 09:00etan aterako da autobusa Senpere aldera. Itzultzeko 19:00etan hartuko dute autobusa. Bazkideek hamar euroren truke joan ahalko dute, eta, gainerakoek, hamabi euroren truke. 

Prezio berbera izango du Ibilaldiara joateko autobusak. 09:15ean aterako da Tajamarretik, eta 19:00etan izango da itzulera. Izena eman daiteke Ttakun Kultur Elkartean, 943 37 14 48 telefonoan, edo kultura@ttakun.eus e-postan. Hiru egun aurretik hartu beharko dira tiketak.