Odon Elorza, Kongresurako boto bila Lasarte-Orian

Txintxarri 2019ko api. 17a, 13:23

Merkatu eguna aprobetxatu dute alderdiek apirilaren 28ko hauteskundeei begira eskuorriak banatzeko. 

Espainiako hauteskunde orokorretan buru belarri dabiltza alderdi politikoak; kanpaina bete-betean sartuta daude, helburu argi batekin: oraindik botoa erabaki gabe dutenak erakartzea. Eta horretarako abagune aproposa izaten da asteazkeneko merkatua, jende ugari biltzen baita herrigunera eguerdi partean. Odon Elorza bera izan da herrian, PSOEren larrosa gorriak banatzen. Gipuzkoako zerrendaburua da Espainiako Kongresurako, eta pertsonalki eskatu du botoa apirilaren 28rako. Udaleko zinegotziek lagundu dute, tartean Jesus Zaballos alkateak; Kongresurako hirugarren doa zerrendan, nahiz eta oso zail izango duen eserlekua lortzea. 

Beste alderdiek ere aprobetxatu dute azoka eguna. EAJk eta EH Bilduk ere herritarrekin hitz egiteko aukera izan dute.