Lasarte-Oriako atletak ederki Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 16a, 15:05
Hainbat herritarrek parte hartu zuten 5.000 metro lasterketan. Gonzalo eta Aimar Sukuntza horien artean. Arg.: Javier Zatarain

Donostiako Mini Estadioan Master mailako eta 20 urte azpikoen hainbat mailen Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. LOKEko atletez gain, hainbat herritar ere izan zen lehian. Hainbat domina eskuratu zituzten herritarrek

Naroa Furundarena gaztea Gipuzkoako txapeldun berria da 20 urte azpiko mailan bai luzera jauzian, baita 110 metro proban ere.

200 m. lasterketako master mailan ere izan zen urrezko dominik. Jose Ramon Latorre Master 40 mailako garaile izan zen.

Zilarrezko domina eskuratu zuen Enara Gonzalezek  luzera jauzian. Gazteak gainera,  lehen postuan amaitu zuen 100 m.  lasterketako B finalean.  13:17 denbora egin zuen, A finaleko hirugarrenak baino denbora hobeagoa.

5.000 metrotako proban ere hainbat herritar izan zen lasterka. Raul Gomez Margallok Master 40 mailako lehen postua eskuratu zuen, lasterketako bigarren denbora onena egin ostean. Gonzalo Sukuntzak bigarren postua lortu zuen baina 45 urteko mailan eta Aimar Sukuntza hirugarren izan zen kadeteen artean.

Bestalde, Bestalde, aurreko asteburuetan Eskolarteko txapelketako saioak jokatu dituzte Landaberri ikastola eta Oriarte institutuko gaztetxoek Eibar eta Arrasaten. Horiek ere lan ederra egin dute.

Amane Mesa irabazle izan zen infantil mailako altuera proban. Nora Capistegui hirugarren izan zen proba berean.

Naroa Elvirak saio ederrak egin zituen eta zilarrezko postua eskuratu zuen hiru probetan: 80 m., 150 m. eta jauzi hirukoitza.

Irati Valdiviak, berriz, brontzezko domina eraman zuen 220 m. hesiak proban eta Aiala Ramos laugarren izan zen pisu lehiaketan.