Joan den astean Europako txapelketarako txartela eskuratu ondoren, asteburuan Frantzian lehiatu zen Eva Crespo. Herritarrak mundu mailako Diamond Cupen parte hartu zuen, baita domina lortu ere, Bodyfitness kategorian eta absolutuan lehena izan baitzen. Halaber, agiri profesionala ere eskuratu zuen.
Hurrengo erronka nagusia Europako Fitness eta Fiokulturismo txapelketa izango du lasarteoriatarrak. Maiatzaren 1etik 5era bitartean jokatuko dute Santa Susanan, Bartzelona.