Ipar martxa taldea Gironarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 16a, 10:00
Arg.: Ostadar ipar martxa taldea

Ostadar Ipar martxako kideak Gironara egingo dute bidaia Pazko astean. Motorrak berotzen joateko Uliara egin zuten irteera larunbatean

Eguraldi paregabea izan zuten larunbatean Ostadar Ipar martxako kideek Ulian barrena ibiltzeko. Zuhaitz arte eta itsas ondoa tartekatzen dituen 11 kilometrotako ibilbide zirkularra egin zuten bildu ziren kideek.

Pazko astean Gironara egingo duten bidairako baliagarri izan zaie ibilbidea. 19 kide joango dira Herrialde Katalanetara eta hiria ezagutzeaz gain, lau kirol irteera egitea aurreikusi dituzte.