Larunbatean alebinen lasterketa jokatu zuten Aizarnazabalen. Neskak eta mutilak batera aritu dira. Irati Aranguren Carbayeda Buruntzazpiko txirrindulariak hirugarren egin zuen. Igandean beste lasterketa bat jokatu zuten, Seguran. Horretan ere hirugarren egin zuen, eta Maddi ahizpa bikiak, berriz, zortzigarren. Aurte hasi dira lehiatzen bi ahizpak. Maiatzaren 4ean dute hurrengo hitzordua, Irunen.