Jada eska daitezke igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 15a, 11:52

Eskaera aurkezteko epea ekainaren 5ean itxiko da apirilaren 5erako amaituta zeuden obren kasuan eta azaroaren 20an data hori baino geroago amaitzen diren obretarako. 

Etxebizitza eraikinetan igogailuak edo arrapalak jartzeko laguntzen eskaera epea abian da. Jabe-komunitateei bideratuta daude, betiere, lanen amaieraier 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartean aurreikusi badute.

Lehia librean emango dira laguntzak eta gehienez 10.818 eurokoa izango da igogailuen kasuan eta 1.803 eurokoa arrapala edo antzekoak ipintzeko. Bestelakoetarako gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da.  

Eskaera aurkezteko epea ekainaren 5ean amaituko da publikazioaren egunean -apirilak 5- amaituta zeuden obren kasuan, eta azaroaren 20a, data hori baino geroago amaituko diren obretarako.