Iristear da Korrika herrira. Bizkaian sartu da gaur, eta bihar ere lurralde horretan egingo du. Kostaldetik barrena sartuko da ostiralean Gipuzkoara. Zumaira iritsi ondoren, barnealdera sartuko da, Zestoara eta Azkoitira. Berriro egingo du kostaldera, eta Orio eta Usurbil igaro ondotik, Lasarte-Oriara ailegatuko da. Herriko kaleetan jende andana espero da. Eguraldi iragarpena aldatu daiteke oraindik, baina oraingoz zaila izango da ateri eustea. Zabaletara igo eta Zumaburun buelta emango du, eta Donostiarako bidea hartuko du gero.