LOKEko gimnastak bikain Irunesa torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 10a, 12:30
LOKEko taldeak eta bakarkako gimnastak arduradunekin. Arg.: LOKE Gimnastika

Hiru domina lortu dituzte LOKEko gimnastek apirilaren 6an Irunen jokatutako II. Irunesa torneoan

LOKEko gimnastak txapelketaz txapelketa dabiltza hurrengo hilabetean dituzten hitzorduak prestatzeko. Larunbatean, apirilaren 6an, Irunen lehiatu zen II. Irunesa torneoan eta lan ederra egin zuten.

Senior eta kadete B taldeek bigarren postua eskuratu zuten. Pilota eta borrekin eta pilota eta uztailekin egin behar izan zuten lan, hurrenez hurren. 

Bakarkako kadete b mailan, berriz, hirugarren izan zen Maitane Arroyo uztaiarekin lan egin ostean. Miriam Prietok borrekin egindako lanari esker laugarren postua eskuratu zuen.

Gimnastikako ataleko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. "Gure gimnastek eguneroko lanak fruituak ematen dituela erakutsi dute".