Poniaren jabearen bila jarraitzen du udalak

Txintxarri 2019ko api. 9a, 12:25

Animaliaren jabea ez da azaldu, udalak beste prentsa ohar batean adierazi duenez. Zazpi egun ditu jabeak agertzeko, bestela adopzioan emango du animalia. 

Lehengo astean azaldu zen ponia, galduta, Trentxiki inguruko lur sail batean. Antza denez, inguruan dauden behorrek erakarrita egin zuen ihes. Lur sailaren jabeak udaltzainei ohartarazi zien, eta ordutik jabearen bila dabiltza. TXINTXARRI-k jakin duenez, baserritarra prest dago ponia bere gain hartzeko, baina orain ez datorkio ongi, behorrak susaran daudela eta, aztoratu egingo dituelakoan.