Maria Mendibe, Euskadiko duatloi txapelduna

Txintxarri 2019ko api. 8a, 12:37
Maria Mendibe, Erandioko duatloiean.

Durangoko duatloian bigarren geratu da Lasarte-Oriako triatleta, baina lehen euskal herritarra izan denez, esprint modalitateko txapelketa irabazi du

Proba bizkorra da esprint motako duatloia: 5 kilometro korrika, 20 bizikletan, eta beste 2,5 kilometro lasterka. 1:16:59-ko denbora behar izan zuen lasarteoriatarrak proba betetzeko. Bizikletako zatian marka ona eginda aurreratu ahal izan zituen postu asko sailkapenean. 

Baina ez da Mendiberen azken boladako garaipen bakarra izan. Erandioko esprint modalitateko duatloia ere irabazi zuen orain bi asteburu, 1:14:25-ko denborarekin.