Unai Guisadok zilarra lortu du Euskadiko Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 8a, 09:51

LOKEko judoka bigarren izan da Suhar Aristegirekin batera. 

Infantil mailako Euskadiko judo Txapelketa jokatu dute asteburuan Santurtzin. Unai Guisado LOKEko judokak zilarra eskuratu du hiru borroka gogorren ondoren. Elizaldetarra taldeko Suhar Aristegik batera bigarren postuan amaitu du.
Aurreko asteburuan, kadete mailako Euskadiko Txapelketan taldeko lau kidek parte hartu zuten. Almi Camposek zilarrezko domina eta Borja Dominguezek brontzezkoa irabazita.