2019/04/26 22:00etan

Zinema

The Mule filma (JBGA)

The Mule filma (JBGA)
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo Zinema taldearen eskutik, Clint Eastwooden azken filma The Mule ikusteko aukera izango da. sarrera, 5,50 euro.

Benetako gertaeran oinarriturik, The Mule-k Earl Stone II. Mundu Gerrako beteranoaren bizitza kontatzen du.

Arazo ekonomikoek behartuta, Stone Sinaloako narkotrafikatzaileen taldearen droga garraiolari bihurtuko zen, eta arrakasta handia izango zuen. Izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez zuen susmorik pizten.