Haurren zinema atalean, Dragon Ball: Super Broly animaziozko filma eskainiko da. Sarrera, 3,80 euro.
Bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu da. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?