2019/04/05 22:00etan

Zinema

Un asunto de familia filma

Un asunto de familia filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo Zinema taldearen eskutik Hirokazu Koreedaren Un asunto de familia filma ikusi ahalko da. Donostiako Zinemaldian Donostia Saria jaso zuen zuzendariak. Filmak urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko 2018ko zinema-jaialdian. Sarrera, 5,50 euro.

Ohi bezala lapurretan aritu eta gero, hotzez uzkurtutako neskato bat aurkituko dute Osamuk eta haren semeak kalean. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neskatoa haiekin geratzerik nahiko, baina azkenean hartaz errukituko da. Familia zailtasunez ateratzen da aurrera, lapurreta txikiak eginez, baina hala eta guztiz ere zoriontsu dira, ustekabeko gertakari batek haien arteko loturak proban jartzen dituen arte.

Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelerazko azpidatzizkiekin.