Ulia eta Girona, ipar martxan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 8a, 09:30
Arg.: Ostadar ipar martxa taldea

Ostadar ipar martxako taldeak irteera eta bidaia antolatu ditu apirilean

Ostadar ipar martxako kideek irteera egingo dute hilaren 13an Uliara, 11 kilometroko "zirkular" bat osatuko dute, hiru bat ordu. 9etan hartuko dute joaneko topoa eta 13:15ean bueltakoa. Pazko astean, berriz, 22tik 27ra Gironara joango dira 19 bat kide. Hiria ezagutzeaz gain, lau kirol irteera aurreikusi dituzte.