Aurreko ostiralean itxi zuten ziklo hori, hilabete bukaerako elkarretaratzearekin. Udaletxe zaharraren parean elkartu ziren hainbat herritar, eta bereziki herriko euskal presoen eskubideen alde egin zuten. Xabi Gallagak, Aitzol Iriondok eta Ibon Fernandezek urruneko kartzeletan jarraitzen dute.
Bi hitzaldi antolatu zituen Sarek aurreko hilabetean. Anaiz Funosas eta Maritxu Paulus Basurko adituek presoen egoeraren berri eman zuten. Azken arnasa arte dokumentala eman zuten beste egun batean, eta presoen senideek errealitatea bistaratu zuten.