Emaitza onak gimnastikan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 5a, 09:27
Arg.: LOKE Gimnastika

Pozik daude LOKEko gimnastika taldeetako arduradunak. Asteburuan, eskolarteko alebinetako eta infantiletako B mailan lehiatu dira emaitza onekin

Alebinen kasuan, Maitane Sarmiento lehena izan da eta taldearekin batera, Gipuzkoako txapelketan parte hartuko du. Infantil B mailan, berriz, LOKEko taldeak ez du sailkapena lortu, bai ordea, Alexia Barkinek eta Aitana Molanok, lehen eta laugarren amaitu baitzuten pilotarekin.