Udako Txokoen zain

Txintxarri Aldizkaria 2019ko apirilaren 5a

Udako Txokoen izena ematea ireki zuen astelehenean Ttakun Kultur Elkarteak

HH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoek eman dezakete izena, uztailean euskarazko aisialdi programan parte hartzeko. Ilara luzea sortu zen goizetik izena emateko, nahiz eta aurten Internet bidez egiteko aukera ere bazegoen. Edonola ere, oraindik ere geratzen dira plaza gutxi batzuk adin tarte batzuetan.