Ximon Villalobos lasarteoriatarrak urrea du abiadura irristaketako Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 4a, 09:11

Irristaka taldeko kidea gailendu zen Iruran, infantil mailan.

Igandean Iruran jokatutako abiadura irristaketako Gipuzkoako Txapelketan urrea eskuratu zuen Ximon Villalobos herritarrak. Infantil mailan lehiatu zen Tolosako Irristaka taldeko kidea. Ez da aurtengo bere lehen garaipena izan, izan ere, Euskadiko txapelketan ere lehen postuan amaitu baitzuen.