Pistako Espainiako Kopako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu dute Valentzian, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako kideek. Madison moduan jokatutako lasterketetan podiumean igo bai kadete kategorian, baita juniorretan ere.
Beñat Carbayeda kadetea sailkapen orokorreko bigarren postuan geratuda, Mallorca, Galapagar eta Valentziako proben ondotik. Haritz Seinekin batera, Lasarte-Oriako txirrindulariak bigarren egin du Valentzian. Euskal Selekzioa ordezkatu du txirrindulari gazteak. Lehen postuan Baleareetako selekzioa sailkatu da.
Madison Junior kategorian, berriz, Asier Pozok eta Jaime Romerok urrea lortu dute. Zilarra ere etxean geratu da, Euskal selekzioko Markel Rodriguezek eta Telmo Sempereak lortu baitute zilarra.