Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Denis Itxaso Kultura eta Gazteria saileko Diputatuak Kultura digitalaren nondik norakoak azaldu dituzte eta autobusa bisitatu dute.
Kultura digital@: erabilera ona eta sorkuntza lelopean, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak programa berria jarri zuen martxan. Honen bitartez, haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatu eta teknologia berriek eta sare sozialek izan ditzaketen arriskuez ohartarazi nahi dituzte haur, gazte, irakasle eta gurasoak.
"Teknologia berriek gure bizitzan eragin handia dute. Gaur egun gazteek kodea eta programazioa ezagutzea edo Internet nola kudeatu jakitea ezinbestekoa da haien hazkuntza pertsonalerako tresnak garatzeko," adierazi du Denis Itxaso Kultura eta Gazteria saileko Diputatuak. Era berean, horiek izan ditzaketen arriskuez kontziente izatea ere da helburuetako bat, hala nola, ziberbullyinga lantzen da.
Horretarako, herriz herri dabilen ikasgela ibiltaria jarri zuten martxan eta gaurtik apirilaren 3ra artea Okendo plazan izango da.
Autobusean 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako bidejokoak eta webguneak sortzeko programazio-tailerrak eskaintzen dira. Goizetan, Lasarte-Oriako ikastetxeetako haurrek bete dituzte saioak. Arratsaldeetan, berriz, edozein haur edo gazteri irekitako saioak izango dira. Scratch programaren bitartez programazion lehen pausoak emango dituzte eta trebeenek webguneak programatzen ikasiko dute.
Ikastaroetako izena ematea autobusaren ondoan dagoen karpan egingo da. Taldeak sortzerako orduan, adinak kontuan izango dira.
Tailerretan parte hartzeak gainera saria izan dezakeela jakitera eman dute. Eguna bukatzean, 20:00ak aldera, 8 GB-ko eta konektore bikoitza dituzten hiru pendrive zozketatuko dira.