21. Korrika

Korrikako edukiak partekatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 28a, 17:41

Wikimedia Commons erabiltzen ikasteko saioa egin zuten asteazken iluntzean. 

Korrika Kulturalaren barruan, lizentzia askeko Wikimedia Commons multimedia biltegiari buruzko ikastaroa egin dute Manuel Lekuona kultur etxean. Helburua da Korrikaren eta Lasarte-Oriaren irudia sarean indartzea, euskararen aldeko ekitaldiaren argazkiak partekatzen.