Otarrek badute jabea

Txintxarri 2019ko martxoaren 28a

Ttakun Kultur Elkartean aste honetan banatu dituzte zozketatutako Errigorako otarrak. Bi zozketa egin dira. Bata, euskara elkartearen bazkide direnen artean. Horretan Arkaitz Urdapilletak irabazi du. Bestea, txintxarri-ren irakurleen artean egin da, eta Andrea Suarezi egokitu zaio Errigorako otarra. Erriberako produktu naturalak biltzen ditu otarrak, eta lurralde horretako euskalgintzarako jasotzen da dirua.