Udal Kirol Zerbitzuak eskriman lehen urratsak egiteko aukera emango die 2007-2010 urteen artean jaiotako neska-mutilei. Jarduera apirilaren 6an, larunbata, aurrera eramango dute ordu eta erdiko bi saiotan, 16:00-17:30 eta 17:30-19:00.
Ikastaroa doakoa da bazkideentzat, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Maialen Chourraut kiroldegian, apirilaren 4a arte. Partaide kopurua mugatua denez, izen ematearen hurrenkera kontuan hartuko dute.