Lasterketa arrakastatsua da Fortunak antolatzen duena, eta zozketa igaro behar da dortsala egokitzeko. Baina Lasarte-Oriako hainbat mendi korrikalarik parte hartu dute Donostia eta Hondarribia menditik lotzen duen lasterketan. Ibon Agirre izan da horietan lehena iristen, 2 ordu eta 38 minututan. Marka ona egin du herritarrak, sailkapen orokorrean 17.a sartu baita helmugara. Hauxek izan dira herriko beste parte hartzeileak: Richar Marcos (2:50), Luis Maza (3 ordu), Marco Salazar (3:01), Jesus Osua (3:02), Xabi Carcedo (3:06), Igor Sevillano (3:27), Koldo Lucero (3:42). Bestalde, Marc Bagues Kolazinoko Mendi Egunean lehiatu du.