Abian da San Pedro Jaietako kartel lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 22a, 13:16
2018ko kartel irabazlea

Proposamenak aurkezteko epea gaurtik apirilaren 12a arte zabalik egongo da. Irabazleak 600€-ko diru saria jasoko du. 

Aurtengo San Pedro Jaiteako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Lasarte-Oriako Udalak. Irabazleak 600€ diru saria jasoko du. 

Edonork parte har dezake eta nahi adina proposamen aurkeztu. Kartelek "San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2019" goiburua inprimatuta eduki behar dute eta bertako irudi guztien jabetza intelektualak egilearena izan beharko du. Lanak formatu digitalean nahiz fisikoan aurkez daitezke.

- Digitalean: JPG formatua, 50x70 cm-ko tamaina eta 300 pixel hazbeteko arazmena. Artxiboaren izena obraren izenburua izango da. Lanak sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu e-posta helbidera bidali behar dira. Mezuan, egilearen datu pertsonalak eta kontaktua dituen testu dokumentu bat atxiki behar da. 

- Fisikoan: Kartelak 50x70 cm-ko tamaina izan beharko du. Izenburua haren atzealdean idatzi behar da eta gutun azal itxi bat atxiki egilearen datu pertsonalekin eta kontaktuarekin. Gazteen Informaziorako Bulegoan aurkez daitezke proposamenak asteartetik larunbatera, 12:00etatik 21:00etara. 

 Apirilaren 12a arte aurkez daitezke lanak. Ondoren, guztiak udal webgunean ikusgai jarriko dituzte, herritarren euren iritzia emateko. Epaimahaiak hori kontuan hartuko du irabazlea erabakitzerakoan; epaileak udaleko Gazteria, Festak eta Kirolak Batzordeak aukeratuko ditu.