Datorren larunbatean, hilaren 30ean, Adinkidek jaialdia antolatu du. Bi euroren truke, hiru talderen musika emanaldiaz gozatu ahal izango da. Horietako bi oso ezagunak dira herrian: Alboka abesbatza eta Lasarte-Oriako danborrada. Bestea Getariako Musika Banda da; hor aritzen da gutxienez lasarteoriatar bat. Adinkideko kideen lanaren berri eman nahi dute jaialdiarekin, elkartearen sarea Lasarte-Orian eratzeko eta boluntarioak lortzeko. Sarrerak hilaren 28an eta 29an jarriko dituzte salgai, 18:00etatik 19:00etara; eta larunbatean bertan, 17:00etatik 19:00etara.
Getariako Musika Banda Gipuzkoako zaharrenetarikoa da; 30 bat musikarik osatzen dute. Hiru pieza joko dituzte eurek bakarrik, beste hiru Alboka abesbatzarekin, eta beste bi danborradarekin. Aldez aurretik herrigunean joko dute.
Albokako 30 kantariek beste lau abesti kantatuko dituzte eurek bakarrik. Danborradak itxiko du jaialdia, Lasarte-Oriako ereserkiarekin.