Eskiatzen Valdezcarayn

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mar. 22a, 09:45
Arg.: Kuadrillategi

Ttakun Kultur Elkarteko Kuadrillategi ekimeneko gazteek Valdezcarayko eski estaziora, Errioxara, irteera egin zuten joan den igandean

Urtero antolatu ohi du Kuadrillategik eskiatzeko irteera. Azkenean autobusa ateratzea lortu zuten, eta 25 bat gazte animatu ziren, begiraleekin batera, eskiatzera. Lainotu samar egin zuen goizaldean, baina arratsaldean eguraldi onaz gozatu ahal izan zuten.