Alex Saleta, Kaliningradon

Txintxarri Aldizkaria 2019ko martxoaren 26a

Arg.: Beltzak Errugbi taldea

Hainbat konzentraziotan parte hartu ondoren, Alex Saleta errugbi jokalari lasarteoriatarra deitu egin dute 18 urtez azpiko Europako Errugbi txapelketan parte hartzera Espainiako selekzioarekin

Apirilaren 10etik 21era bitartean jokatuko dute Kaliningradon (Errusia). Saletak Beltzak eskolan hasi zen errugbian, Michelingo belar gainean.