XXXIX. Azpeitia Proban Beñat Carbayedak lortu zuen lehen postua eta Haimar Etxeberria izan zen hirugarrena. Guztira, 44 txirrindularik amaitu zuten 54 kilometroko proba. Ihes egindako lau txirrindulari elkarrekin iritsi ziren amaierara, eta helmugako esprintean irabazi zuen Carbayedak.