Hasi dira izen emateak udaleku itxietarako eta kanpaldietarako

Txintxarri 2019ko mar. 20a, 15:41

Lehen Hezkuntzako haurrentzako egonaldiak antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak. Izen emateak gaur, asteazkenean hasi dira. Lh5-LH6do Donemiliagako egonaldia bete da dagoeneko. 

Uztailaren 15etik 22ra Lezanara antolatu du egonaldia Ttakunek, LH3-LH4ko haurrentzako. Ttakuneko bazkideek 167 eurotan dute, eta gainerakoek 180 ordaindu beharko dute. Udako Txokoekin ere uztartu daiteke egonaldia; 255 eurotan 10:00etatik aurrera, eta 270 eurotan 09:00etatik aurrera.