Larunbatean ospatuko dute Antzerkiaren eguna kalean

Txintxarri 2019ko mar. 20a, 12:32

Kukuka Antzerki Ta Dantza Eskolak kaleak kulturaz eta antzerkiz beteko ditu nazioarteko egunean

Nazioarteko Antzerkiaren Eguna martxoaren 27an da, baina aurten osteguna denez, ospakizunak aurreratu egin ditu Kukuka Antzerki Ta Dantza Eskolak: larunbat honetan egingo ditu Antzerki topaketak, hilaren 23an. Laugarren aldiz antolatu du taldeak jaialdia.

Horrelako egunek garrantzi handia dute. Izan ere, antzerkia eta kultura kalera ateratzeko balio dute, herritarrenga zuzenean iristeko. Horixe bera egingo dute larunbatean, egun osoz: Lasarte-Oriako kaleak antzerkiaz busti.

Goizean hasiko dute egitaraua; Sasoetako gimnasioan Zirko Tailer Irekia egingo dute, 10:00etatik eguerdira arte. Parte hartu nahi duen edozeinentzat zuzenduta dago, baina haur bakoitzak heldu batekin joan berharko du. Parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, 655 847 345 telefonoan izena eman beharko da, edo kukuka@kukuka.eus e-postara idatzi. Zirkoa Iraitz Lizarraga billabonatarrak emango du. Iker Galartza eta beste akoreekin dabil Gure Zirkoan.

Baina Sasoetan ez da amaituko goizeko egitaraua. 12:30ean Pirata Garrapata haurrentzako antzerkia emango dute Gaztelekuan, Patata Tropikala taldearen eskutik.

Arratsaldeko ekitaldiak herriko kaleak hartuko ditu, Okendo plaza erdigunean hartuta. Kukukako ikasleek antzerkiak egingo dituzte han eta hemen, eta bukaeran herriko plazan egingo dute.

Egitaraua

10:00-12:00

Zirko tailer irekia. Haur bakoitza heldu batekin. Izena emateko: 655847345 edo kukuka@kukuka.eus.
12:30

Antzerkia. Pirata Garrapata antzezalana, Gaztelekuan, Patata Tropikalaren eskutik.
17:00-19:00

Kukukako ikasleen antzerkiak. Herriko kaleetan, eta bukaera Okendo plazan.